Igor Flores 12.a Arangurengo II. Duatloian

Guaixe 2014ko martxoaren 20a

Sergio Garcia de Eulate 13.a izan zen.
Flores lehen beteranoa izan zen eta Iñigo Maiza 3. kadetea

Igandean Arangurengo II. Duatloia jokatu zen, aldi berean Nafarroako Sprint Distantziako Txapelketa zena. Raul Amatriainek sekulako erakustaldia eman zuen eta 188 duatleten artean bakarrik heldu zen helmugara (54:46) bere taldekide Ignazio Mullerri minutu luzea aterata (55:19). Duatleta sakandarrek lan ona egin zuten. 12.a Igor Flores izan zen (58:26), eta 13.a Sergio Garcia de Eulate (58:40). 17. tokian iritsi zen helmugara Francisco Javier Gomez (59:11), 48. tokian Gorka Garcia de Eulate (1:02:50), 75.a Iñigo Maiza (1:06:08) eta 107.a Carlos Manero (1:09:15). Iñigo Maiza probako 3. kadetea izan zen.