Lanpostu bat izatea. Hori izaten da guztion helburua. Eta zergatik ez guk gure enpresa sortu? Hori beste aukera bat ere bada. Enpresa hori bakarrik sortu ahal dugu, edo senitartekoekin edo beste akzionista batzuekin. Baina zergatik ez kooperatiba bat sortu?
Zer da kooperatiba bat? Zein ezaugarri, abantaila ditu? Galdera horiek guztiak erantzungo dituzte Cederna Garalur elkartekoek gaur, 17:00etan, Altsasuko Gure Etxean “Talde-ekintzailetza: kooperatibaren inguruko esperientziak Nafarroako Mendialdean” lelopean antolatutako jardunaldian.
Altsasuko bi kooperatiba: Gertu Sakana S. Koop eta Curvados Alzania S. Koop
ANEL (Asociación Navarra de Empresas Laborales) elkarteak kooperatiben ezaugarriak azalduko ditu, ekintzaileendako bide oso interesgarria direla nabarmenduz, eta ondoren Nafarroako Mendialdean berriki sortutako hiru kooperatibek euren esperientziaren berri emango dute. Tartean daude Altsasuko Gertu Sakana S. Koop eta Altsasuko Curvados Alzania S. Koop.
Egitaraua
17:00etan Jardunaldien aurkezpena. Isabel Elizalde, Cederna-Garalur Elkarteko gerentea eta Garazi Urrestarazu, Altsasuko alkatea eta Cederna Garalur Elkarteko ordezkaria.
17:15ean Lan kooperatibak eta sozietateak. Abantailak eta konpromisoak. Maite Berasain, ANEL (Asociación Navarra de Empresas Laborales) elkarteko ordezkaria.
17:45ean Ekintzaileen kooperatiba martxan. Elena Zabalza, ANEL elkarteko ordezkaria.
18:00etan Kooperatiben inguruko esperientziak Nafarroako Mendialdean: Gertu Sakana S. Koop (Altsasu) kooperatibako Andres Bengoetxea eta Edurne Goikoetxea, Curvados Alzania S. Koop (Altsasu) kooperatibako Jose Javier Fresneda eta Raul Mendoza eta Ernaizu S. Koop (Basaburua) kooperatibako Laura Martinena.
18:40an Galde-erantzunak eta bukaera.