Herri kirolariak Etxarrin

Guaixe 2014ko martxoaren 25a

Andra Mari ikastolako talde bat.
Nafarroako Herri Kirol Jokoen 2. jardunaldia jokatu zen igandean Etxarrin. Igandean Elizondoko pilotalekuan jokatuko da 3.a, 11:00etan

Igandean herri kirolariz bete zen Etxarri Aranazko pilotalekua, Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatutako Herri Kirol Jokoen 2. jardunaldia jokatu baitzen. Bertan Sakanako Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletatik sortutako herri kirol taldeak aritu ziren.

Proba konbinatua
Kimuen proba konbinatuan Iñigo Aritza A (7:12) izan zen azkarrena, Iñigo Aritza B-ren aurretik (7:15). Andra Mari 6.a izan zen (7:43). Haurren mailako proba konbinatuan Araxes izan zen azkarrena (9:10), Andra Mariren aurretik (9:47). Iñigo Aritza 4.a sailkatu zen (10:08) eta Putterri 5.a (10:09). Eta kadeteetako proba konbinatuan Basaburuak bukatu zituen lanak lehenengo (10:47). Andra Mari 3.a izan zen (11:36).

Sokatira
Haurren mailan Iñigo Aritza ibili zen hobekien (5 puntu), Andra Mariren aurretik (4 puntu). Eta kadeteetan Andra Mari gailendu zen (3 puntu).

Nafarroako Herri Kirol Jokoen 3. Jardunaldia igandean jokatuko da, 11:00etan, Elizondoko Baztan pilotalekuan.