Mikel Beunzak (28:18) eta Alejandra Arribasek (36:59)irabazi zuten igandean 35. Etxauriko Igoera. Proba Etxauritik abiatu eta Larreaundi gainean despeditu zen. Probak 7 km ditu, baina tarte horretan 433 m-ko desnibelari egin behar diote aurre korrikalariek. Beteranoen sailkapenean Jose Javier Ducay 8.a izan zen (32:31) eta Ion Zubiria 57.a. 74 urte dituen Jose Maria Mercero unanuarrak ere proba osatu zuen. Senior kategorian Gorka Santesteban 8.a sailkatu zen (32:37) eta Gurutz Zubiria 33.a (43:14).