Ordezkarien %82ko babesa lortu zuen. Olaztiko porlandegiko enpresa batzordeko buru denak zuzenduko du heldu den lau urteetan UGT. Momentuz Olatzagutiko ardurari ere helduko dio.
Lekunberrik aurten 25 urte eginen ditu UGTn afiliatuta. 1998 eta 2002 artean Juan Antonio Cabrero idazkari nagusi zela, Lekunberri Batzorde Exekutiboko kide izan zen, eta Ekintza Sindikaleko eta Enpleguko arduraduna. Azken urteetan Lorenzo Rios buru duen Metala, Eraikuntza eta Antzekoak federazioko batzorde exekutiboan aritu da.
Pasa den urtean UGTk bere ohiko batzarra egin zuen eta Juan Goyen %47,3ko babesa jaso zuen. Hainbat federazio eta eskualde ez zeuden gustura, tartean Sakanakoa, eta aldaketaren alde egin zuten. Babesak eskuratu eta ezohiko batzarra deitu zuten.