Sabelaren alde batetik sartu zen perdigoia, bidean topatutako heste buelta guztiak zulatu zituen eta sabelaren beste aldetik atera zen. Odol hustuz joan zen eta peritonitisak izugarrizko oinazeak sortu zizkion. Bi egunez hil ezinik egon zen gure katutxoa. Inork ez du merezi honelako heriotzarik. Herrietan ohituta gaude haurrak eta ez hain haurrak txori, katu eta zuhaitzei tiro egiten ikusten. Karabinak egokitutako lekuetan “diana” ezberdinei tiro egiteko dira, INOLA ERE EZ animalia edo zuhaitzei tiro egiteko. Hegaztiak eta landareak ingurumen legeek babesten dituzte, eta etxeko animaliei tiro egitea berriz kode penalak zigortzen du. Tratu txarrak dira!! Batean nahiz bestean ISUNAK jaso daitezke. Tristea da horrelako argumentuetara jo behar izatea, onez-onean ez al dugu ulertzen gu ez gainerako izaki bizidunei ere errespetua zor diegula eta bizitzeko eskubidea dutela?