Ibaiak lepo

Guaixe 2014ko martxoaren 27a

Urdiaingo errotan ura gainezka egitear zegoen atzo

Azken eguneko euri etengabearen ondorioz gure ibaiak lepo daude. Atzo Urdiaingo errotan hartutako irudian, ibaia gainezka egitear zegoela argi ikus daiteke. Sakanako beste tokietan ura bere bidetik atera zen eta hainbat sorotara zabaldu zen ibaiaren emaria.