Kadeteek denboraldia hasiko dute bihar

Guaixe 2014ko martxoaren 28a

Burunda taldeko kadeteak.
Asteburuan hainbat txirrindularitza proba daude

Martxoaren hasieran jubenilen denboraldia hasi zen. Kadeteek, aldiz, bihar emanen diote hasiera, Tafallan, El Caserio Valsay Trofeoa baitago jokoan, 16:00etan (43 km). Masterrek igandean proba dute Gorraizen, 10:30ean (92 km) eta igandean ere BTT proba hartuko du Arguedasek. Bestalde, afizionatuak igandean XL. Igoera Gorlara lasterketan bilduko dira, 10:00etan (90 km).