Sakanako euskarazko hedabideak laguntzeko Bierrik fundazioko babesle egin dira 1.570 sakandar. Horren adierazle den Beleixeguaixe txartela eskuratu dute. Asteburu honetan txartel hori erabiliz Sakanako merkataritza laguntzeko eta saria irabazteko aukera ere izanen dute sakandar horiek. Sakatxartel asteburua baita hau.
Beleixeguaixe txartela Sakanako 80 establezimendutan baino gehiagotan erabili daiteke urte guztian zehar, erosketetan deskontuak eta abantailak eskuratuz. Asteburu honetan, txartelarekin erosketa handia edo txikia eginda, Bierrik fundazioko babesle guztiak bi sariren zozketan sartuko dira: batetik, bi lagunendako bazkaria Astizko aterpean eta Mendukilo kobazulorako bi sarrera eta, bestetik, Iortia kultur guneko zinemarako hilabeteko bi abonu eta Beleixeguaixe txartel bat opari. Erosketa egiterakoan datuak papertxo batean jarri eta kutxatxo batean sartzearekin nahikoa izanen da lehiaketan parte hartzeko.
Eskuratu zure Beleixeguaixe txartela
Deitu ondoko telefonoetara: 948 564 275 eta 948 562 107 edo www.guaixe.net atarian sartu eta Bierrik Fundazioko bazkide/babesle egin. Urteko 50 euro ordaindu behar dira. Erosketak Sakanako dendetan egiten dituzten babesleek erraz errekuperatuko dute babesletzagatik ordaindutakoa. Gainera, errenta aitorpenean %25a desgrabatuko du foru administrazioak.
Hurrengo Sakatxartela asteburuak
Marsuak 28-30
Maiatzak 30-Garagarrilak 1
Garilak 25-27
Irailak 26-28
Azaroak 28-30