Lurkide eguna ospatuko du etzi Autopista Elektrikorik Ez! plataformak. 247 taupada lurrarekin bat leloa du igandeko protestaldia. Deikaztelu-Itsaso argindar linearen proiektuan aurreikusitako 247 dorreak hartuko dituzten eremuak babesteko konpromisoa hartu dute 247 erakundeetako ordezkariek. Lurkide konpromisoa hartu dutenek “babestu” duten eremu hori goi tentsiorik gabeko eremu librea dela adierazi dute, eta etzi lekuan bertan berretsiko dute. Horretarako, plataformaren banderola jarriko dute eta argazkia aterako dute dorre zenbakiarekin eta lurkide bakoitzaren izenarekin batera.
270 baino gehiago
Kultura, kirol, ehiztari edo ekologista taldek hartu dute Lurkide konpromisoa.
Irurtzun
Martxoak 30, igandea
11:00etan Bakoitza bere dorrearen kokalekura joan eta argazkia atera.
12:00etan Irurtzungo plazan harrera gaitariekin eta trikitilariekin.
12:30ean Ekitaldi nagusia, giza-puzzlea eginen da.
13:00etatik aurrera Kale-animazioa, txosna, pintxoa, musika…
15:00etan Herri-bazkaria. Goizeko argazki emanaldia.
17:00etan Musika eta txosna iluntzera arte.
Iturmendi
Martxoak 29, larunbata
10:00etan Mendi irteera poste elektrikoak jarri nahi dituzten lekuetara.
14:00etan Herri bazkaria Aitzkozar elkartean.
Ondoren, Autopista Elektrikorik Ez! Plataformaren dokumentalaren emanaldia.