Haurrek bizi dituzten egoerak, haien begietatik

Guaixe 2014ko martxoaren 27a

Domekan, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean

Tdiferencia banatzailearen bidez bihar Olaztin izanen dira Monika Torre, Ainhoa Ruiz eta Eva Azpilikueta altsasuarra. Aktoreek Eskola ondoko jolasak antzezlana emanen dute. Gaur egungo helduen gorabeherak haurrek nola bizi dituzten egoerak islatzen dira antzezlanean. Saio entretenigarrian tarteka umorez, tarteka serio, bizipen horien berri emanen du. 

Guztia klaseak bukatu ondoren hasten da, ikastetxeko atarian. Han Daniela eta Carolina zain daude, gurasoren batek jaso eta eskolaz kanpoko jarduerara eramateko zain. Carlota haiekin gelditzea erabaki du eta jolasten hasi dira helduez duten ikuspegia emanez.