Arnau Solerrek Rural Kutxa afizionatuen taldeari bigarren garaipena eman dio, igandean Gorlako Igoerako helmugara bakarrik heldu eta gero (2:25:35). 6 segundora sartu zen Baqué taldeko Alvaro Trueba.
Bestalde, Espainiako Koparako baliagarria zen Guerrita Trofeoa Gipuzkoa taldeko Aritz Bagüések irabazi zuen. Rural Kutxako Migel Angel Benito 3.a izan zen, 3 segundora.