Derbya Altsasurendako

Guaixe 2014ko martxoaren 31

Erregional maila. 4. multzoa. 26. jardunaldia: Altsasu 2 – Etxarri Aranatz 0 / Arrotxapea 3 – Lagun Artea B 1

Erregional mailan Altsasu eta Etxarri Aranatz taldeen arteko derbya hartu zuen Dantzalekuk. Lehen zatia nahiko gatz gabea izan zen, apenas jokaldi aipagarriekin. Bi taldeak dominatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu eta atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatia animatuagoa izan zen. Altsasuko jokalari bat kaleratu zuen arbitroak, baina ondoren Altsasuren lehen gola iritsi zen: Darlingek egindako pase bikain bat sare barrura bidali zuen Amiamak. Ondoren arbitroak Altsasuko beste jokalari bat eta Etxarriko bi aldageletara bidali zituen eta 9 jokalarirekin geratu ziren bi taldeak. Etxarrik baloi bat galdu zuen atzean eta Altsasuk bigarren gola egin zuen, Barrenari esker. Hiru puntuak Altsasun geratu ziren.

Bestalde, Arrotxapeak 3-1 irabazi zion Lagun Artea B taldeari. Arrotxapea aurreratu zen baina nahiz eta Lagun Arteak berdindu, atsedenaldirako 2-1 aurreratu zen Arrotxapea. Bigarren zatian lagun Artea B berdintzera atera zen, baina Arrotxapeak ongi defendatu zuen. Partida bukaerarako ezer gutxi falta zenean, Arrotxapeak 3-1ekoa ezarri zuen.

Beti Kozkorrek jarraitzen du lider (57 puntu). Lagun Artea B 5.a da (42 puntu). Altsasu 9.a da (37 puntu) eta Etxarri Aranatz 15.a (23 puntu). Asteburuan Lagun Artea B-k Universidad de Navarra hartuko du, Amayaren kontra ariko da Altsasu eta Etxarri Aranatzek Beti Onak B izango du arerio.