Beraza ongi Orion

Guaixe 2014ko apirilaren 1a

Jose Luis Beraza.
Uhartearra 12.a izan zen IV. Orioko mendi lasterketan

Sakandarrak IV. Orioko mendi lasterketan
1.Dabid Garcia: 2:03:11
12.Jose Luis Beraza: 2:15:20
20.Gorka Santesteban: 2:19:57
39.Carlos Gerendiain: 2:26:44
48.Aritz Ganboa: 2:28:18
70.Jorge Azanza: 2:35:22
118.Andoni Azanza: 2:46:02
171.Iñaki Lacalle: 2:56:56
204.Maite Beregaña: 3:01:58
211.Mikel Satrustegi: 3:03:11

Igandean mendi lasterketa ugari izan dira Euskal Herrian eta korrikalari sakandarrak lanean ikusi ditugu. IV. Orioko mendi lasterketan (20 km) Dabid Garcia durangarra izan zen helmugara iritsi ziren 351 korrikalarien artean azkarrena. Jose Luis Beraza uhartearrak lan bikaina egin zuen eta 12.a sailkatu zen (2:15:20).