Igandean Sara Korrika Trail mendi lasterketa ezagunaren IX. edizioa jokatu zen (25 km). 549 mendi korrikalari iritsi ziren helmugara, Oier Ariznabarreta buru zela (1:53:39). Aritz Munarriz etxarriarra 21.a izan zen (2:17:37). Beñat Katarain lakuntzarrak ere lan polita egin zuen eta 29. Postuan iritsi zen helmugara (2:22:19). Adur Maiza 56.a sartu zen helmugara (2:30:01) eta Iraitz Senar 133.a (2:45:40).