Helduak futbolera!

Guaixe 2014ko apirilaren 1a

Altsasu futbol taldearen partida bat Dantzalekun.
Helduen I.go Sakanako Futbol 7 Txapelketa-Iker Kirolak Saria antolatu du Mank-ek. Apribilaren 11ra arte eman daiteke izena

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Helduen I.go Sakanako Futbol 7 Txapelketa-Iker Kirolak Saria antolatu du. Txapelketa Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian jokatuko dela aurreikusten da, igande goizetan, maiatzaren hasieratik aurrera. Izena ematen duten taldeen arabera zehaztuko da talde bakoitzak ordaindu beharko duen kuota eta txapelketak izango duen iraupena.

Mank-eko Amaia Gerrikagoitia teknikariak azaldu digunez, eskariak egon direlako antolatu dute Helduen Futbol 7 Txapelketa. “Helduendako futbol txapelketa antolatzeko eskaerak egon dira eta haiei erantzuna emateko antolatu dugu Helduen I.go Sakanako Futbol 7 Txapelketa. Areto futbol txapelketaren eskaera beteta dago Futsal Sakana txapelketarekin, eta horregatik futbolaren eskariari erantzuna eman nahi izan diogu” esan digu teknikariak.

Izena emateko
Apribilaren 11ra arte, Sakanako Mankomunitatean (948 464 866 telefonoan, 9:00etatik 15:00etara edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoan).