Otxoa eta Irigoien Argedasen txukun

Guaixe 2014ko apirilaren 1a

Argedaseko probako irteera.
Carlos Coloma nagusitu zen Rural Kutxa BTT Koparako baliagarria den Argedaseko proban

Igandean jokatu zen Argedaseko BTT lasterketa. Carlos Colomak erakustaldi bikaina eman zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara (1:32:56), Patxi Ziari 3 minutu eta 31 segundo aterata. Sakandarrei dagokienez, Mikel Otxoa izurdiagarra 21. postuan iritsi zen helmugara (1:55:19), 23 urtez azpiko txapelketan 6. postuan. Uharte Arakilgo Mikel Irigoien 33.a izan zen (1:47:31), 23 urtez azpiko txapelketan 13. postuan.