Igandean Nafarroako Herri Kirol Jokoetako 3. jardunaldia jokatu zen Elizondon. Sakanatik Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastoletatik sortutako taldeak ari dira lehian, kategoria ezberdinetan. Haiekin batera Ultzama, Basaburua, Berriozar, Baztan, Araxes eta Irisarri.
Proba konbinatua
Proba konbinatuan, kimuen mailan Iñigo Aritza B izan zen azkarrena (6:53), Andra Mari (6:56) eta Iñigo Aritza A taldeen aurretik (7:00). Haurren mailan Basaburua izan zen azkarrena (8:38), Andra Mariren aurretik (8:42). Iñigo Aritza 4.a izan zen (9:51) eta Putterri 5.a (10:28). Eta kadete mailan Basaburua izan zen azkarrena (10:16). Andra Mari 3.a izan zen (11:41).
Sokatira
Sokatirari dagokionez, haurren mailan (480 kg) Iñigo Aritza gailendu zen (5 puntu), Andra Mariren aurretik (4 puntu). Eta kadeteetan Ultzamak eta Andra Marik berdindu zuten (2,5 puntu).
Igandean Altsasun
Altsasuk hartuko du Nafarroako Herri Kirol Jokoen 4. jardunaldia. Igandean jokatuko da, 11:00etan, Iortia Kultur Gunearen aurrealdeko plazan. Eguraldi txarra egiten badu Burunda pilotalekuan jokatuko da proba.