Literatura hauteskundeak Sakanako ikastoletan

Guaixe 2014ko apirilaren 2a

Juul literatura hauteskundeen 16. edizioa gaur eginen da ikastoletan

Liburu egunagatik apirilean egiten dituzte Juul literatura hauteskundeak Nafarroako ikastoletan. Haur Hezkuntzatik hasi eta batxilergoa bitarteko 15.400 ikasle nafarrek aukeratuko dituzte haien gogoko euskarazko liburuak eta ilustratzaileak. Ekimen horrekin Nafarroako ikastolek euren ikasleen artean irakurtzeko zaletasuna bulkatu nahi dute.

Aldi berean, ikasleek bozka prozesu bat zer den ere ikasten dute, botoa emateaz gain, hauteskunde-mahaian egotea dagokielako. Andra Mari (438), Iñigo Aritza eta Txioka (335) ikastoletako ikasleek euren iritzia emateko boto-txartela edo boto-elektronikoa erabiltzeko aukera izanen dute.