Institututik NUP ezagutzera

Guaixe 2014ko apirilaren 2a

Aralarko Mikel Donea institutuko Batxilergoko 2. mailako 31 ikaslek goiz berezia izan dute gaur. Klasea utzi eta Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP) joan dira bisitan. NUPeko kanpusa ezagutzearekin batera ikasleek erakundearen heldu den urteko hezkuntza eskaintzaren berri jaso dute (18 gradu, haietatik bi bikoitzak). Ate irekien jardunaldiaren (apirilaren 5ean eta 12an) eta garagarrileko aurre-matrikulazio epearen berri eman diete.