Bierrik fundazioko babesle diren makina bat sakandarrek pasa den Sakatxartel asteburuan Beleixeguaixe txartelarekin erosketak egin zituzten. Sakanako 80 establezimendu baino gehiagotan erosketak egiterakoan fundazioren 1.570 babesleek deskontuak eta abantailak eskuratzen dituzte. Sakatxartel asteburuan, gainera, erosketak egiteagatik bi sari ederren zozketan sartu dira babesleak.
Beleixeguaixe txartelarekin erosketa egin zuen Mª Carmen Bautistak Astizko aterpean bi pertsonendako bazkaria eta Mendukilo kobazuloetarako bi sarrera eskuratu ditu. Nekane Zubizarretak, berriz, Iortia Kultur Gunerako bi abonu eta norbaiti Beleixeguaixe txartela oparitzeko aukera eskuratu du.
Erosketa handia edo txikia eginda ere, Bierrik fundazioko 1.570 babesleek krisi garai honetan Sakanako establezimenduei bultzada emateko aukera izan dute Sakatxartel asteburuarekin. Gainera, urte guztian deskontu eta abantailak eskuratu dituzte ibarreko 80 bat establezimendutan. Txartela eskuratuz, bestalde, Sakanako euskarazko hedabideak laguntzen dira. Horretarako 948 564 275 eta 948 562 107 telefonora hots egin edo www.guaixe.net atarian sartu. Dendaren batek bere deskontu eta abantailak Beleixeguaixe txartelaren bidez sakandarrei eskaini nahi badie aipatu telefonoetara jo dezake.
Hurrengo Sakatxartela asteburuak
Maiatzak 30-Garagarrilak 1
Garilak 25-27
Irailak 26-28
Azaroak 28-30