Astelehenetik bihar arte Bartzelonan Alimentaria azoka dago zabalik. Mundu osoko elikagai eta edariak ekoiztu eta banatzen aitzindariak diren 3.800 enpresa baino gehiago elkartu dira. Haien artean Sakanako bi enpresa daude. Nafarroako pabilioian dago Altsasuko Katealde Artesanos eta Interlact pabilioian dago Quesos La Vasco Navarra enpresa olaztiarra.