Sakanatik sortutako Rural Kutxa-Seguros RGA talde profesional kontinentalak Espainiako Vueltan aritzeko gonbitea jaso du Unipublic antolatzailearen eskutik. IAM Cycling, MTN-Qhubeka eta Cofidis dira gonbidapena jaso duten beste hiru taldeak.
Rural Kutxa taldeko manager Juanma Hernandezek Unipublic-ek eurekin izandako “konfiantza” eskertu zuen eta nabarmendu zuen taldearendako ”oso inportantea dela” Vueltan parte hartzea. Azken bi urtetan Vueltan aritu da Rural Kutxa, eta “oso oroitzapen onak” dituztela gaineratu zuen managerrak. “Ahal dugun guztia lan egingo dugu, gure taldeak duen potentzial guztia erakusteko” azpimarratu du Hernandezek. Rural Kutxak Vueltara eramango dituen txirrindularien artean egongo dira taldeko gizon inportanteenak: David Arroyo, Luis Leon Sanchez eta Amets Txurruka.
Vuelta Sakanan
Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra arte jokatuko da eta guztira 22 taldek hartuko dute parte. Gogoratu aurten Vuelta Sakanatik pasako dela, irailaren 3ko etapa Aralarko San Migelen despedituko baita.