Otsailean 11 langabe gutxiago

Guaixe 2014ko martxoaren 25a

Langabeziak aurreko bi hilabeteko gorako joera hautsi zuen otsailean eta ilbeltzean baino 11 pertsona gutxiago zeuden izena emanda enplegu bulegoan. 1789 guztira. Nafarroako langabetuen %3,39, populazioan %3,22 garenean. Generoari dagokionez, langabetu gehienak, %52,32 emakumezkoak ziren (936, 4 gehiago) eta gainontzeko %47,68 gizonezkoak (853, 15 gutxiago).

Adinari dagokionez, langabetu gehienak 45 urtetik gorakoak dira %45,11 (807, 4 gehiago). 25 eta 44 urte artean dituztenak %44,77 dira (801, 28 gutxiago). Azkenik, 25 urte baino gazteago direnak %10,12 dira (181, 13 gehiago).

Otsailean Sakanan langabetu gehien biltzen duen sektorea zerbitzuena izan zen, %57,24 (1024, 18 gehiago). Industrian %27,72 zegoen (496, 27 gutxiago). Eraikuntzan ariko liratekeenak %7,6 ziren  (136, 5 gutxiago). Lehen sektorean, berriz, %1,84 (33, 1 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lan bila dabiltzanak %5,59 ziren (100, 4 gehiago).

Langabezia udalerrika. Otsaila
Udalerria       Guztira      
Altsasu              859        
Arakil                  68               
Arbizu                 83         
Arruazu                 3     
Bakaiku               17        
Ergoiena               7         
Etxarri Aranatz  177       
Irañeta               11    
Irurtzun             192          
Iturmendi            23        
Lakuntza             81        
Olatzagutia        142        
Uharte Arakil       59           
Urdiain                35          
Ziordia                32         
Guztira           1.789