Elikadura (lehen sektorea eta elikagaien industria), industria (industria eta enpresa-zerbitzuak), energia (basogintza, energia berriztagarriak eta eraikuntza) eta turismo arloko diagnosia egin ondoren lan talde banaren lanarekin sortu da Sakana 2020 Plan Estrategikoa. 13 ardatz, 54 lan ildo eta 147 ekintza jasotzen dira plan horretan. SPE dokumentua www.sakanagaratzen.com web orrian ikusgai dago.
Sakanako Garapen Agentziak, Cederna-Garalurrek eta Sakantzen Sareak gidatu dute SPE eta sakandarrak dokumentua ezagutzera animatu dituzte. Baita ekarpenak egitera ere, denen artean osatzeko. Hainbat eragileren eskaera jaso ondoren, ekarpenak egiteko epea aste bat luzatzea erabaki dute. Ekarpen horiek lan talde bakoitzak aztertuko ditu eta ondoren Sakanako Sozio-ekonomia Behatokira eramanen dira han SPEk azken oniritzia jasotzeko. Udalek dokumentuari babesa mozio bidez ematea ere eskatuko dute.