Iñigo Aritza eta Txioka ikastoletako ikasleek literatura eta artea lotzen dituen proiektu batean parte hartu dute. Herriko bi idazle, Alberto Barandiaran eta Castillo Suarez, bisitan izan dituzte ikastolan. Haien liburuen berri eman ondoren, ikasleek euren iragazkitik pasa eta artelan bihurtu dituzte. Lan horiek dira Literatura eta artea uztartuz erakusketan ikusgai izanen direnak.
Bigarren urtea da ikastolek proiektu hori lantzen dutena. Aurreko urtean ikasleak eskulturagileen obrak izan zituzten abiapuntutzat.
Ordutegia
Apirilaren 7tik 30era arte, astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domekan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur gunean. Iñigo Aritza ikastola.