ANA eta Anfas erakundeek autismoa eta Down sindromea duten hainbat haurrei laguntzeko Animaliek Lagundutako Terapia proiektua martxan jarri zuten. 2013ko martxotik Bokalan Biak Bateko kideek haurrekin harreman terapeutikoa izan dute, txakurrekin lagunduta. Baina elkarteek beharrezko finantziazioa ez zutenez, proiektua bertan behera gelditu zen.
Etzirako antolatutako Lau zango, milaka irri elkartasun jaialdia esku hartze terapeutikoa aurrera eramateko diru biltzea da. Bocalan Biak Bat elkarteak antolatu du Irrien Lagunak-ekin batera. Hainbat parte-hartzaile izanen dira, tartean Nafarroako hainbat kirolari. Parte-hartzaileen zerrendan sakandarrak daude: Anabel Arraiza (Irrien Lagunak), Itziar Nazabal (margolaria), Pablo Urtasun (txirrindularia), Garazi Misiego (Ardoi saskibaloi taldeko jokalari altsasuarra) eta Bocalan Biak Bat. Pentsatzekoa da ere publikoan sakandarrak izanen direla.
Zero lerroa
Jaialdira joan ezin duenak eta diru ekarpena egin nahi duenak kontu korronte honetan sartu dezake berea: ES07 2095 5500 40 9113685012.