Altsasuko Musika eta Dantza eskolak antolatuta XIII. aurresku eta soinu zahar txapelketa jokatuko da etzi. Gipuzkoako Euskal Dantzen Biltzarrak urtero antolatzen duen aurresku eta soinu zahar ligaxkaren barruan dago domekako txapelketa. Mutilek eta B1 mailako neskek parte hartuko dute. Haien artean daude Elai Gomez (Etxarri Aranatz), Izaro Agirre (Altsasu), Amets Maiza (Altsasu) eta Xabier Bengoetxea (Ziordia).
Orain arteko parte hartzeari dagokionez, Elgoibarren jokatu zen kanporaketan Gomez 5. izan zen eta Agirre 6. izan zen. Maiza, berriz, Legazpin 3. izan zen. Hirurak asteburuan Oiartzunen eta Altsasun neurtuko dira. Bengoetxea, berriz, Legazpin 4. eta Elgoibarren 3. izan zen. Aipatzekoa da mutiletan maila bakarra dagoenez, ez dabilela dagokion mailan parte hartzen. Bere 10 urteekin bera baino handiagoak diren dantzariekin neurtzen ari da.
Gehiago
Beste kanporaketa batzuetan, B2 mailan, Irune Lizarraga eta Naroa Otxoa etxarriarrek ere parte hartu dute. Azken hau, A mailan, Lezon bigarrena izan zen eta Beasainen eta Billabonan txapelduna. Irune, berriz, Billabonan 13. izan zen, Beasainen 11. eta 6. Elgoibarren.
Txapelketa
Ligaxkan 120 dantzari inguru ari dira parte hartzen. Gipuzkoako hainbat herritako dantzariekin batera sakandarrak ere. Adina kontuan hartuta neskak hiru mailatan aritzen dira: A saila (7 eta 11 urte), B1 saila (12 eta 13 urte) eta B2 (14 eta 15 urte). 7 eta 15 urte arteko mutilak, berriz, maila bakarrean ari dira neurtzen. Dantzari bakoitza hiru kanporaketetan parte hartzen du, hainbat herritan jokatzen diren kanporaketetan. Sail bakoitzeko 15 onenak maiatzean Legazpin eta Oreretan jokatuko diren finaletan ariko dira.