10 taldeek nahi dute Futsalsakana.es kopa altxatu

Guaixe 2014ko apirilaren 4a

Futsal Sakana Txapelketako Arbizu txapelduna eta Racing txapeldunordea.
Txapelketa bihar, larunbatean hasiko da, Uharte Arakilgo frontoian

Arbizuk irabazi zuen Futsalsakana areto futbol txapelketa. Txapelketa bukatuta, asteburu honetan Futsalsakana.es Kopa jarriko da martxan. Txapelketan lehiatutako 7 taldeez gain beste 3 taldek eman dute izena eta guztira 10 talde lehiatuko dira.

Izena eman duten 10 taldeak bi multzotan banatu dira. Multzo bakoitzaren barruan ligaxka jokatuko da, eta talde guztiak guztien kontra ariko dira maiatzaren 11ra arte. Multzo bakoitzeko bi talde onenak finalerdietara sailkatuko dira. Finalerdiak partida bakarrera jokatuko dira, maiatzaren 16an, eta txapeldunak maiatzaren 24an jokatuko den final handirako sailkatuko dira.

Kopan ariko diren taldeak
A multzoa: Racing San Migel (Uharte Arakil), Etxarriko gaztetxie (Etxarri Aranatz), Iturmendi, Leones del Atlas (Uharte Arakil) eta Arbizuko jubenilak.
B multzoa: Arbizu K.T., Auzomotojorik (Etxarri Aranatz), Biltoki (Altsasu), Bunker (Altsasu) eta Aralar Mendi 69 (Uharte Arakil).

Lehen jardunaldia (larunbatean Uharte Arakilgo pilotalekuan)
14:00etan: Racing – Etxarriko gaztetxie
15:00etan: Iturmendi – Leones del Atlas
16:00etan: Arbizu – Auzomotojorik
17:00etan: Biltoki – Bunker