Bargagainera ikastolekin

Guaixe 2014ko apirilaren 4a

Igandean, 9:30ean jarri dute hitzordua Etxarriko Andra Mari ikastolan

Sakanako ikastolen mendi taldeak etxeko txikiekin batera egiteko txangoa antolatu du igandean Altsasuko Bargagainera. Hitzordua goizeko 9:30ean jarri dute Etxarriko Andra Mari ikastolan. Zehazki, Urbasako interpretazio gunetik abiatuko dira Bargagainera, eta 8 km-ko ibilbidea izango da. Eguraldi ona eginez gero, norberak bere bazkaria eraman dezake Urbasan bazkaltzen gelditzeko.

Ekitaldia irekia da eta edonork eman dezake izena. Hori bai, aipatu irteeran gurasoek edo haiek zehaztutako norbaitek izango dute norberaren seme alaben ardura.