Larunbatean X. San Adriango Hiria Duatloia jokatu zen. 101 korrikalarik osatu zuten proba, Iñigo Arregi (1:15:53) eta Ana Casares (1:24:58) buru zirela. Sakana Triatloi Taldeko Igor Flores urdiaindarra bigarrena izan zen, Arregi txapeldunetik 11 segundo eskasera (1:16:04). Urdiaindarra geroz eta postu hobeak lortzen ari da. Duatleta sakandarrek primerako lana egin zuten. Francisco Javier “Pitxi” Gomez altsasuarra 6.a izan zen (1:16:55), Javier Borrega altsasuarra 9.a (1:17:54), Sergio Garcia de Eulate altsasuarra 16a.a (1:18:53) eta Juan Carlos Gomez 54.a (1:27:37).