Nafarroako Herri Kirol Jolasak: Talde sakandarrak finalera

Guaixe 2014ko apirilaren 8a

Proba konbinatuetako zaku eramatea. Argazkia: Erkuden Ruiz.
Altsasuk Nafarroako Herri Kirol Jokoen 4. jardunaldia hartu zuen. Igandean finala jokatuko da Igantzin

Igandean Nafarroako Herri Kirol Jokoetako 4. jardunaldia jokatu zen Altsasun, Iortia Kultur Gune aurreko plazan. Txapelketan Iñigo Aritza eta Andra Mari ikastoletatik sortutako taldeak aritu ziren lehian, Ultzama, Basaburua, Berriozar, Baztan, Araxes eta Irisarri taldeekin batera, kategoria ezberdinetan. Final handia igandean jokatuko da, 11:00etan, Igantzin. Eguraldi txarra egiten badu Lesakako eskolako pilotalekuan izanen da.
 
Proba konbinatua
Kimuen mailako proba konbinatuan Andra Mari taldea izan zen onena (6:55). 6 minutu pasa atera zizkion Iñigo Aritza B-ri (7:01). Iñigo Aritza A hirugarrena izan zen (7:05). Lehian dauden 10 taldeetatik hurrengo 4 taldek lortu zuten finalera sailkatzea: Iñigo Aritza B, Iñigo Aritza A, Irisarri eta Andra Mari.

Haurren mailan Basaburua izan zen azkarrena (8:51). Putterri 3.a izan zen (9:15), Iñigo Aritza 4.a (9:19) eta Andra Mari 5.a (9:34). Ondoko taldeak sailkatu dira finalerako: Araxes, Basaburua, Iñigo Aritza eta Andra Mari, baina azken honek finalean ezingo duenez aritu, 5.a sailkatu den Putterrik hartuko du haren tokia.

Azkenik, kadeteetan Basaburua izan zen onena (10:17), Andra Mari (11:00), Berriozar (11:06) eta Ultzamaren aurretik (11:28). Txapelketa ligaxka eran jokatzen ari dira eta igandean 5. eta azken jardunaldia jokatuko dute.

Sokatira
Haur mailan (480 kilo) Iñigo Aritza izan zen finena (5 puntu), Putterri (3,5 p.) eta Andra Mari (3,5 p.) taldeen aurretik. Eta kadeteetan Andra Mari gailendu zen (3 puntu). Txapelketa 5 jardunaldiko ligaxkara jokatzen ari da eta asteburuan azken jardunaldia hartuko du Igantzik.


Erlazionatuak

Nafarroako Herri kirol jolasak Altsasun

Erabiltzailearen aurpegia Erkuden Ruiz Barroso 2014 api 08 Altsasu