Mattin Ezkurdia eta Chafeé Garferekin

Guaixe 2014ko apirilaren 9a

22 pilotari ariko dira enpresan

Garfe enpresak 2014ko denboraldia aurkeztu du. Muebles Polque enpresak babestuko du taldea. Aurten 22 pilotarik osatuko dute Garfeko plantilla, eta enpresaren asmoa Euskal Herrian eta Errioxan pilota jaialdi ederrak antolatzea da. Pilotarien artean afizionatuen mailan dabilen Mattin Ezkurdia arbizuarra eta Ismael Chafeé pilotari profesional ohi zuhatzuarra daude.