Udan… futbola!

Guaixe 2014ko apirilaren 9a

Sakanako Mankomunitateak Udako Futbol Campusa antolatu du uztailerako Uharte Arakilen. Izena ematea orain egin behar da

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak udako futbol campusa antolatu du uztailerako. Udako oporretan futbolean sakontzeko aukera ematen die neska-mutikoei urtero arrakastaz gauzatzen den futbol campusak. Aurreko urtean 56 neska-mutikok eman zuten izena campusean.

Udako futbol campusa Uharte Arakilgo futbol zelaian eskainiko da, bi txandatan. Uztailaren 14tik 19ra 2002tik 2004ra bitartean jaiotako neska-mutilak arituko dira, eta uztailaren 21etik 26ra 1999tik 2001 urtera bitartean jaiotakoak. Talde bakoitzean gehienez ere 30 parte-hartzaile onartuko dira. Gazteak goizeko 9:30etik 14:00etara murgilduko dira futbolean. Tituludun entrenatzaileek zuzenduko dute campusa, teknika eta praktika uztartuz. Kategoria bakoitzean dagozkion gaiak aztertuko dira, eta entrenamendua bukatzerakoan igerilekuetara joango dira. Gainera, inguruan irteerak egingo dira.

Izena ematea zabalik
Apribilaren 30era bitartean eman daiteke izena, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 telefonoa, kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa edo www.sakana-mank.com web gunea). Prezioa: 35 euro partaideko.