Literatura hauteskundeen emaitzak

Guaixe 2014ko apirilaren 10a

Apirilaren bian Juul literatura hauteskundeen 16. edizioan parte hartu zuten Sakanako ikastoletako 773 ikaslek.

Liburu eguna gerturatzearekin batera Nafarroako ikastoletara Juul, literatura hauteskundeak iritsi ziren. Haien helburua bikoitza da. Alde batetik, ikasleen artean irakurtzeko zaletasuna bulkatzea eta, bestetik, hauteskunde sistema bat ezagutzea, ikasleek beraiek egiten baitute dena, bozkatu eta mahaian egon.

Euren bozkekin gogoko euskarazko liburuak eta ilustratzaileak aukeratu dituzte Euskal Herriko ikastoletako ikasleek. Txikienek Castillo Suarezen Muxurik nahi? liburua euren gustuko 3.a dela adierazi dute botoekin. Egile horiek aitortza moduan Dora Salazar eskulturgile altsasuarrak sortutako eskultura bat jasoko dute: La imposibilidad de ser (venus).

Sakanako liburu hautatuenak
Adina      Liburua                 Idazlea              Ilustratzailea             Argitaletxea
3-6 urte    Muxurik nahi?        Castillo Suarez     Eider Eibar                  2011 Mezulari
                Erikaren ttilikak     Castillo Suarez     Estibalitz Jalon             2013 Aizkorri
               Katutxo eta elurra   Joel Franz Rosell  Constanze V. Kitzing     2012 Pamiela

6-8 urte   Erikaren ttilikak       Castillo Suarez     Estibalitz Jalon            2013 Aizkorri
               Muxurik nahi?          Castillo Suarez    Eider Eibar                  2011 Mezulari
              Nur eta alfonbra hegalaria Toti Mtz de Lezea Juan Luis Landa   2013 Erein

8-10 urte Krispeta hegalariak     Castillo Suarez   Enrique Morente         2012 Elkar
              Greg. Gizajo baten egunkaria     Jeff Kinney        Jeff Kinney   2011 Alberdania
               Nikolas txiki               Goscinny /Sempe   Goscinny / Sempe  2012 Elkar

10-12 urte Nur eta kobazulo liluragarria Toti Mtz de Lezea   Juan Luis Landa 2013 Erein
                Nur eta dortoken uharte  Toti Mtz de Lezea   Juan Luis Landa      2013 Erein
                Nur eta etxe sorgindua   Toti Mtz de Lezea   Juan Luis Landa       2013 Erein

12-16    Ezekiel nora ezean         Jasone Osoro                                           2013 Elkar
            Nire alabak ez dauka erremediorik  Antxiñe Mendizabal    Morkots    2013 Elkar
            Ostegunak                   Jon Arretxe                                                2013 Elkar

Ilustratzaileak
1. Juan Luis Landa
2. Jose Mari Morcillo "Morkots"
3. Estibalitz Jalon
4. Mikel Valverde