KonpONbide bila

Guaixe 2014ko apirilaren 10a

Euskal presoen eskubideen aldeko gutxienekoak adostu zituzten duela aste batzuk Donostian KonpONbideak ekitaldiko bultzatzaileek. 25 pertsona ezagun haien artean Pello Reparaz arbizuarra dago. Orain presoen sakabanaketa, gaixo larrien askatasuna, iheslari eta deportatuen herriratzea eta salbuespen neurriak nola baztertu aztertzeko topaketara deitu dituzte euskal herritarrak. Larunbatean izanen da, 10:00etan, Eskoriatzan Mondragon Unibertsitateak duen HUHEZI fakultatean. Informazio guztia www.herritarrentopaketa.net atarian dago.