Nafarroako Ezkerreko Junta Errepublikanoak larunbatean urteko batzarra egin zuen Burlatan. II. Errepublikaren kontura antolatutako ekitaldietan parte hartzera deitu zuten, bereziki larunbatean, 12:00etan, Iruñeko Gaztelu Biratik abiatuko den manifestazioan. Batzarra ere zuzendaritza berritzeko baliatu zuten eta haien artean Tomas Zornoza altsasuarra izan zen aukeratua.