CCOOren Ikerketa Bulegoak Lan merkatua eta langabeziaren lurralde-inpaktua Nafarroan lana publiko egin zuen atzo. Ikerketa hori egiteko EPAko, enplegu zerbitzu publikoetako eta gizarte segurantzako datuetan oinarritu dira Nafarroan eta bere eskualdeetan langabeziaren errealitatea zein den jakiteko.
Azken hilabeteetan onerako joera sumatu badute ere CCOOko ikertzaileek azaldu zuten oraindik goiz dela ekonomiaren joera aldaketa bat dagoela esateko. Nafarroan, EPAren arabera, langabezia %16,83 dela gogorarazi zuten (EAEren ondotik estatuko kopuru txikiena). Beste hainbat datu eman zituzten. Horien artean gero eta langabetu gutxiagok jasotzen duela prestazioa: 2010ean %80,6 ziren gaur egun %60,33. “Prestazioak bukatu eta gizarte ahultasun egoerak handitu egiten dira”.
CCOOko ikerlariek Nafarroa azpi-eskualdeetan banatu dute eta ibarra bitan banatu dute: Sakana ekialde-erdialdea (Arakildik Iturmendiraino) eta Burunda mendebaldea (Urdiaindik Ziordira). Lanak erakutsi du krisiak gogorrago jo dituela eskualde batzuk besteak baino. Eta azken horien artean dago Burunda mendebaldea.
Langabezia eskualdeka
Eskualdea 2008ko otsaila 2014ko otsaila
Sakana ekialde eta erdialdea %6,88 %18,3
Burunda mendebaldea %7,11 %27,02
Nafarroa %8,05 %18,02
Langabezia eta aldaketa
Eskualdea 2008 2014 Aldea-kopurua Aldea-ehunekoa
Sakana ekialde eta erdialdea 310 721 411 %132,6
Burunda mendebaldea 345 1.068 723 %209,6
Sakana 655 1.768 1.134 %169,92
Nafarroa 24.592 53.082 28.490 %115,9
Langabezian luze daramatenak, eskualdeka
Eskualdea 2008ko otsaila 2014ko otsaila
Sakana ekialde eta erdialdea %27,74 %38,70
Burunda mendebaldea %26,09 %38,39
Nafarroa %24,66 %37,32
Langabezian luze daramatenak eta aldaketa
Eskualdea 2008 2014 Aldea-kopurua Aldea-ehunekoa
Sakana ekialde eta erdialdea 86 279 193 %224,4
Burunda mendebaldea 90 410 320 %355,6
Sakana 176 689 513 %291,47
Nafarroa 6.064 19.811 13.747 %226,7