Bosgarren urtez jarraian Salsakana topaketa eginen da, salsa dantzatzea maite dutenek edo hura ikasi nahi dutenen bilkura izan nahi duena. Juanan Paolomo dantza irakasle altsasuarrak esan digunez, doako tailerraren ondoren Kaixo taberna-jatetxean dute hitzordua eta eguraldiak laguntzen badu, kanpoko aldean dantza eginen dute. Han bazkaldu eta gero dantzaldia barruan segituko dute. Gartzia Ximenez kalea zeharkatu eta Xume tabernara joanen dira han afaldu eta ordu txikiak arte dantza saioekin segitzeko.
Dagoeneko 35 bat pertsonek eman dute izena, haietako 10 sakandarrak. Salsakanako bazkarira joan nahi duenak 609 379 503 telefonora hots egin behar du, gaur da azken eguna. Mahaira eseri gabe ere dantza saioetan parte hartzera bat baino gehiago animatuko da.