Futsalsakana Kopako lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean Uharte Arakilen. A multzoan Futsalsakana txapelketako txapeldunordea, Racing San Migel, Etxarriko Gaztetxie baino askoz gehiago izan zen, garaipen potoloa lortuz. Aldiz, Kopan debutatu duten Leones del Atlas taldekoek sorpresa eman zuten eta Iturmendiri irabazi zioten. B multzoan Futsalsakana txapelketako irabazleak, Arbizuk, izugarri izerditu behar izan zuen Etxarriko Auzomotojorik taldea irabazteko, soilik gol bateko errentarekin. Bukatzeko, Biltoki eta Bunkerren arteko partida oso estua izan zen, baina azkenean Biltokik irabazi zuen, gol bateko aldearekin. Larunbatean txapelketako bigarren jardunaldia hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuak.
1. jardunaldiko emaitzak
A multzoa:
Racing San Migel 17 – Etxarriko Gaztetxie 6
Iturmendi 3 / Leones del Atlas 7
Atseden: Arbizu gazteak
B multzoa:
Arbizu 3 – Auzomotojorik 2
Biltoki 6 – Bunker 5
Atseden: Aralar Mendi 69
2. jardunaldia (larunbatean, Uharte Arakilen)
A multzoa:
16:00etan: Etxarriko gaztetxie – Iturmendi
17:00etan: Leones del Atlas – Arbizu gazteak
Atsedena: Racing San Migel
B multzoa:
14:00etan: Auzomotojorik – Biltoki
15:00etan: Bunker – Aralar Mendi 69
Atsedena: Arbizu