Olaztitik Arantzazura, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2014ko apirilaren 11

Igandean, 7:00etan abiatuko dira Olaztitik

Sakanako Mendizaleak taldeak ibilbide ederra prestatu du iganderako. Goizeko 7:00etan Olaztin jarri dute hitzordua, bertako mendietatik hasita, mendirik mendi, Arantzazura heltzeko helburuarekin.

Ibilbide bikaina da eta informazio gehiago nahi dutenek edo autobusez bueltatzeko izena eman nahi dutenek herrietako arduradunekin hitz egin edo 639 11 76 31 telefonora hots egin dezakete.

Altsasuko Mendigoizaleak taldekoek, bestalde, Aditik Sorogainera bitarteko ibilbidea egingo dute igandean.