Igandean Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako kimuen mailako Sakanako Futbol 8 Topaketetako 18. eta azken jardunaldia jokatuko da Altsasuko Dantzalekun. Urritik apribila bitartean Sakanako 121 futbolari txiki aritu dira txapelketan. Helburua 9-11 urte bitarteko neska-mutilak futbolan jokatzea eta ongi pasatzea da, eskualdetik atera gabe eta lehiaketa baten presiorik gabe. Eta, bide batez, herrien arteko harremanak bulkatu nahi dira. Mank-ek topaketen balorazio ona egin du.
18. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
11:30ean: Txartel – Urdiain
11:30ean: Arbizu Kirol Taldea – Tipi Tapa
12:30ean: Kaixo – Dantzaleku
12:30ean: Etxarri Aranatz – Lagun Artea
Atseden: Sayas