Amorebietako Klasikoa Pello Bilbaorendako

Guaixe 2014ko apirilaren 14a

Pello Bilbao
Rurak Kutxa talde kontinentalari denboraldiko bigarren garaipena eman zion

Euskal Herriko Itzulia despeditu ondoren, Amorebietako 60. Udaberriko Klasikoa jokatu zen. Bi txirrindularien esprint estuak erabaki zuen garaipena eta Rural Kutxa talde kontinentaleko Pello Bilbao izan zen irabazlea, Movistarreko Gorka Izagirreren aurretik. Bilbao bizkaitarrak denboraldiko bigarren garaipena eman dio Sakanatik sortutako taldeari.
Bestalde, Rural Kutxako Omar Frailek Euskal Herriko Itzuliko tartekako helmugen sailkapena irabazi zuen.