Aurreko astean Valverde izan zen Uhartetik Aralarko San Migel santutegira bitarteko pista ikuskatzen aritu zena, eta Euskal Herriko Itzulia irabazi eta gero, Alberto Contador izan zen Uharteko pista ikuskatzen aritu zena. Jakina denez, Espainiako Vueltako irailaren 3ko etapa Iruñean hasi eta San Migelgo santutegian despedituko da, igoera Uharteko pistatik egin eta gero.