26 sakandar Berako maratoi erdian

Guaixe 2014ko apirilaren 14a

Oier Ariznabarretak irabazi zuen proban Joxeja Maiza izan zen lehen sakandarra

Sakandarrak Berako maratoi erdian (21 km)
1.Oier Ariznabarreta: 1:37:30
25.Jose Javier Maiza: 1:56:43
27.Jose Luis Beraza: 1:56:45
28.Aritz Munarriz: 1:57:48
29.Evaristo Noveleta: 1:58:10
38.Fidel Jimenez: 1:59:20
47.Beñat Katarain: 2:00:52
52.Mikel Berastegi: 2:01:17
59.Aritz Ganboa: 2:02:30
63.Juanjo Goikoetxea: 2:03:02
67.Adur Maiza: 2:03:52
80.Alatz Agirre: 2:06:19
102.Carlos Gerendiain: 2:07:32
140.Mikel Sasiain: 2:11:38
152.Mikel Satrustegi: 2:13:20
162.Mikel Perez de Eulate: 2:14:04
178.Juantxo Arregi: 2:15:33
209.Iraitz Senar: 2:17:43
262.Mikel Iriarte: 2:22:06
289.Javier Noveleta: 2:24:19
321. Javier Gonzalo: 2:28:08
325.Ivan Verdugo: 2:28:28
333.Jose Javier Beregaña: 2:29:00
353.Maite Beregaña: 2:30:41
371.Josema Leitza: 2:32:40
429.Josetxo Albizu: 2:41:17
460.Jose Angel Maiza: 2:45:49


Sakandarrek geroz eta zaletasun gehiago diete mendi lasterketei. Igandean Berako X. mendi maratoi erdia jokatu zen (21 km) , proba arrakastatsua, 527 korrikalari iritsi baitziren helmugara. Horien artean 26 sakandar lehiatu ziren.
Oier Ariznabarretak (1:37:30) sorpresa eman zuen eta azken edizioetan garaile izan den Didier Zagoren (1:41:09) aurretik sailkatu zen, 2 minutu eta erdi luze atereaz. Emakumezkoetan Laura Sola (2:00:10) izan zen txapelduna.
Sakandarren artean Joxeja Maiza etxarriarra izan zen lehena, helmugan 25. postuan iritsi eta gero (1:56:43). Maite Beregaña uhartearra 9.a sailkatu zen emakumezko seniorren mailan, 353. postuan helmugaratu eta gero (2:30:41).

Estibalizko Igoera
Igandean 920 korrikalari iritsi ziren 29.Estibalizko Igoerako helmugara (15,5 km), Marc Hurtado buru zela (50:24). Patxi Cano altsasuarra 39.a izan zen (59:58) eta Jose Ramon Ramirez 112.a (1:04:24).