Kirolari eliteak ditugu

Guaixe 2014ko apirilaren 15a

June Kintana disko jaurtitzailea.
Nafarroan goi mailako 311 kirolari izendatu ditu Gobernuak, tartean 16 sakandar

Nafarroako Gobernuak goi mailako edo elite mailako kirolariak zeintzuk diren zehaztu du. Guztira 311 elite mailako kirolari daude Nafarroan, tartean 35 kirol teknikari eta 18 epaile. Aipatu zerrenda egiteko kirolarien meritu teknikoak eta kirol merituak hartu dituzte kontuan, eta zerrenda Nafarroako Gobernuak Aldizkari Ofizialean publikatu du. Aipatu elite mailako kirolariek etekin ekonomikoak, osasun-etekinak, lan-etekinak eta formazio etekinak jasoko dituztela. Aipatu ere 311 goi mailako kirolarien artean 16 sakandar daudela.  

Kirolari elite sakandarrak
Nafarroako Gobernuak zehaztutako elite mailako kirolarien artean ondoko sakandarrak daude: Jorge Azanza Soto (txirrindularitza), Imanol Erbiti Ollo (txirrindularia), Joseba Fernandez Fernandez (irristaketa), June Kintana Larraza (atletismoa), Sara Lizarraga El Mokhtari (borroka librea), Alex Mariñelarena Mutiloa (motoziklismoa), Roberto Martil Fernandez (areto futbola), Egoi Martinez de Esteban (txirrindularitza), Hodei Mazkiaran Uria (txirrindularitza), Koldo Murgiondo Mundiñano (pilota), Floren Nazabal Leiza (herri kirolak), Dani Saldise Martinikorena (areto futbola), Pablo Urtasun Perez (txirrindularitza), Gorka Verdugo Markotegi (txirrindularitza) eta Jose Jabier Zabaleta Lasa (pilota). Horretaz gain, Imanol Arregi Sarasa (areto futbola) eliteko entrenatzaileen zerrendan jaso dute.
Aipatzekoa da, egun, Jorge Azanza, Gorka Verdugo eta Pablo Urtasun txirrindulariak talderik gabe daudela eta Egoi Martinez de Esteban txirrindularia erretiratu egin dela.