Nafarroako txapeldunordeak

Guaixe 2014ko apirilaren 15a

Sakana Triatloi Taldeko txapeldunordeak.
Sakana Triatloi Taldeko Benjumeak, Garcia de Eulatek, Floresek eta Gomezek Eguesibarko Duatloiko elite mailako taldekako erlojupekoa irabazi zuten

Larunbatean 15. Eguesibarko Duatloia jokatu zen, hainbat kategoriatan. Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumeak, Sergio Garcia de Eulatek, Igor Floresek eta Francisco Javier “Pitxi” Gomezek taldea osatu zuten eta elite mailako taldekako erlojupekoan lehiatu ziren. 5 km korrikan, 21 km txirrindulan eta 2,5 km korrikan osatu behar izan zituzten.

Irabazleak Saltoki Trikideak taldeko Egoitz Zabala, Pablo Arrastia, Raul Amatriain eta Martin Iraizoz izan ziren (1:01:30). Beraiek izan ziren Nafarroako txapeldunak. Sakana Triatloi Taldeko laukoteak primerako lana egin zuen eta bigarrenak izan ziren sakandarrak, 35 segundora (1:02:05). Nafarroako txapeldunordeak dira eta zorionik beroenak opa dizkiegu.

Maiza Azkoitian
Larunbatean Azkoitiko XV. Duatloia jokatu zen (10 km-34 km-4,5 km), aldi berean Euskadiko Txapelketa zena. Julen Larruceak (1:39:06) eta Ibone Sanchezek (1:57:19) irabazi zuten. Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza 49.a sailkatu zen (1:48:14).