Futsalsakana Kopa: Bigarren jardunaldiak utzi duena

Guaixe 2014ko apirilaren 15a

Leones del Atlasekoek primerako debuta egin zuten.
Partida lehiatu eta ikusgarriak izan ziren

Futsalsakana Kopako 2. jardunaldia jokatu zen larunbatean Uharte Arakilen.
Auzomotojorik eta Biltoki taldeen arteko lehian lehenak irabaztera behartuta zeuden, lehen jardunaldiko partida galdu baitzuten. 2-0 aurreratzea lortu zuten etxarriarrek, baina bigarren zatiko hasieran Biltokik berdindu zuen. Auzomotojorikeko atezain Jonek, geldiketa ona egin ondoren, kontrako atera jaurti zuen eta gol ikusgarria sartu zuen. Horrela, 3-2 gailendu zen Auzomotojorik.
Bunker Aralar Mendi 69 taldearen kontra lehiatu zen. Lehen jardunaldian galdu eta gero, irabazi beharrean zegoen Bunker, eta nahiz eta jokalariz justu ibili partidari eutsi zioten. Bukaeran, 6-7 galdu zuen Bunkerrek.
Etxarriko Gaztetxiek eta Iturmendik galdu egin zuten lehendabiziko jardunaldian eta biak partida irabaztera atera ziren. Iturmendikoak agintzen hasi ziren, baina defentsen bi akatsen ondorioz 2-1 aurreratu zen Etxarriko Gaztetxie. Iturmendik estutu zuen, baina azkenean 6-3 irabazi zuten etxarriarrek.
Bukatzeko, Uharte Arakilgo Leones del Atlas taldeak 4-9 irabazi zion Arbizuko jubenilen taldeari. Arbizuarrak 3-5 aurreratuta egon ziren, baina bukaeran uhartearrak nagusitu ziren.

Sailkapena
A multzoan Leones del Atlasek 6 puntu ditu, Racing San Migelek eta Etxarriko Gaztetxiek hiruna puntu eta Arbizuko jubenilak eta Iturmendik ez dute punturik. B multzoan, Auzomotojorikek, Biltokik, Arbizuk eta Aralar Mendi 69k hiruna puntu dituzte eta Bunkerrek, aldiz, ez du punturik biltzea lortu.
Apiribilaren 27an, igandearekin, txapelketako 3. jardunaldia hartuko du Uharte Arakilgo pilotalekuak.

Emaitzak (2. jardunaldia)
A multzoa:
Etxarriko gaztetxie 6 – Iturmendi 3
Leones del Atlas 9 – Arbizu gazteak 4
Atsedena: Racing San Migel
B multzoa
Auzomotojorik 5 – Biltoki 3
Bunker 6 – Aralar Mendi 69  7
Atsedena: Arbizu


3. jardunaldia (apiribilaren 27an, igandearekin, Uharte Arakilen)
A multzoa:
10:00etan: Arbizu jubenilak – Iturmendi
11:00etan: Racing San Migel – Leones del Atlas
Atsedena: Etxarriko Gaztetxie
B multzoa:
12:00etan: Aralar Mendi 69 – Biltoki
13:00etan: Arbizu – Bunker
Atsedena: Auzomotojorik