Dantzari txikiak Folk-lore egunean

Guaixe 2014ko apirilaren 15a

Iruñleko Alde Zaharrean batetik bestera ibili ziren. www.irurtzunesukaraz.com

Amaiur dantza taldeak larunbatean antolatutako Folk-lore egunean parte hartu zuten Sakanako hiru dantzari txiki taldek: Irurtzungo Orritz, Uharte Arakilgo Galtz Orratz eta Lakuntzako Elai-Alai. Beste zortzi herrietako dantzari txikiekin batera, 11:30ean Iruñeko Alde Zaharrean kalejiran ibili ziren. San Franzisko, Gaztelu eta Burgoen plazetan dantza erakustaldiak egin zituzten.