Aralarko etxerako egur loteak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2014ko api. 15a, 19:15

Aralarko Elkarteak jakinarazi du dagoeneko etxeetarako egur loteak eskatzeko epea zabalik dagoela. Interesatuek maiatzaren batera arte eman dezakete izena. Horretarako mendizainari hots egin behar zaio, 636 186 730 telefonora. Egur loteak 15 euroko balioa izanen du eta dirua Caixaren kontu batean sartu beharko da (2100 53 8579 2200022154).